Hasierako Lanbide Prestakuntza Programen ikastegiak amaiera arrakastatsua eman dio ikasturteari

22.06.12
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Hasierako Lanbide Prestakuntza Programen ikastegiak amaiera arrakastatsua eman dio 2011-2012 ikasturteari. Eta hori horrela izan da, ikasleria guztiaren inplikazioari, familien hurbiltasunari eta ikastegian eguneroko heziketa buru-belarri jarduten duten profesionalen lanari esker. Familiei aitortu behar beren babesa eta baldintzarik gabeko parte-hartzea seme-alaben jarduera orotan.

"Emakumea, bilakaera eta adierazpen estetikoa" titutluko desfileak Lobiano Kultur Gunearen aretoa ikuslez bete zuen. Hori oinarri, konplizitate giro bikaina izan zen ikasle protagonisten, horien familia kideen, lagunen eta irakasleen artean. Guztia oso ongi atera zen.

 

Ikasleriaren emaitza akademikoak

Bestalde, HLPP zentroan amaitu berri dugun 2011-2012 ikasturtean ibili diren ikasleek sarrera proban eta eskola graduatua lortzekoa lortu dituzten emaitzak jada ezagutzen ditugu. Aurtengoan eskola graduatuaren azterketara aurkeztu direnen %77 proba gainditu du. Eta gradu ertainetarako sarrera proben kasuan, aurkeztu direnetatik %40 gainditu izan du.

Horiek horrela, ikastegiko profesionalek oso positibotzat jo dute ikasturtean zehar egindako lanak, emaitzak hori berrestu baitute. Datorren ikasturteari begira, ildo beretik lanean jarraitzeko asmoa agertu dutelarik, ikasleriaren garapen integrala lortze aldera.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren