Hilabete bat besterik ez VII. Folkez Blai lehiaketarako

14.08.12
Kultura eta Gazteria

Datorren hilabetean, zehatz-mehatz, datorren irailaren 14an VII. Folkez Blai Lehiaketa gure herrian ospatuko da. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketaz interesatuta dagoen jendeak lehiaketaren web gunean (www.ermua.es/folkezblai idatziz edo Ermuko Udalaren web gunean beheko-aldean dagoen loturaren bidez)informazio gehiago lor dezake.

Espainia osoaren zazpi talde parte hartuko dute lehiaketaren finalan. Taldeak honakoak dira:

  • Ombú (Madril)
  • Tazzuff (Bartzelona)
  • Kherau (Bizkaia)
  • Amanida (Bartzelona)
  • Taray (Murtzia)
  • Keltiar Aldea (Nafarroa)
  • Street Wings (Madril), iazko edizioaren irabazlea.

Aldi berean, gonbidatutako talde ikusgarria ikusteko aukera izango ditugu, hau da, Galiziako Anxo Lorenzo Band.