Iraila hastearekin batera kultur jarduera berreskuratuko du Ermuak

30.08.12
Kultura eta Gazteria

Iraila jardueraz lepo dator, kultur agendak iragartzen digunez. Hilabetea indartsu hasiko dugu eta horrela mantenduko datozen lau asteetan zehar. Oporren bueltan iraila hastearekin bat beren jarduerei ekingo diote Lobianok, Antzokiak eta baita herriko elkarteek ere. Datozen hogeita hamar egunetan jarduera ugari izanen da gure herrian. Lobinon erakusketa irekiko da iraileko lehen astelehenean. Euskadi-Kuba elkarteak, “Emakumeak, subiranotasun alimentarioaren protagonistak’ izeneko bildumarekin. Kuba eta Euskadiko esperientziak. Erakusketa irailaren 16ra bitartean mantenduko da. Hori bisitatu ahal izango dugu egunero, arratsaldeko 6etatik iluntzeko 8etara bitartean.

Ermua Antzokian zine emanaldiak berreskuratuko dira lehenengo astetik. Hori horrela, zine-klubeko, haurrentzako nahiz zine komertzialeko proiekzioak izango ditugu. Zine-klubean lau titulu programatu dira, ondorengoak hain zuzen ere: “Ellas”, “Los niños salvajes”; “La cueva de los sueños olvidados 3Dn” eta “El Skylab”. Eta horiez gain, estreinako filma komertzialak eta umeentzakoak ere ikusi ahal izango dugu. Titulu eta ordutegien berri zehatzaren berri izateko, ikus agenda.

Elkarte eta kolektiboek indarberriturik datozkigu. Extremadura eta Gaztela-Leoneko Zentroek beraien urteroko kultur astea ospatuko dituzte hastear gauden hilabetean. Eta Zentro galiziarrak enpanadaren eguna gauzatuko du, irailaren 22an.

Horrez guztiaz gain, Folkez Blai lehiaketa eta antzerki emanaldiez gozatzeko aukera izanen dugu. Antzerki emanaldiak ere berreskuratuko ditugu irailean. Hileko azken ostiralean -28an- “Se quieren” antzezlana ikusi ahal izango baitugu Quique San Francisco eta Cristina Gallego antzezleekin. Sarrerak 12 euro balio du. Irailean udan jarraitzen dugunez, kaleak ez du bere garrantzia galduko, Folkez Blai nahiz Ermua kantuan ekimenak zeru zabalean gozatu ahal izango baititugu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu