Ermua Antzokiak estreinako filmak eta zine programazioa emateari berrekingo
Abuztuko oporren bueltan, Ermua Antzokiak bere jarduera berreskuratuko aste honetan. Ostegunean zinekluba hasiko du. Eta hilero egin legez, jada hileko bonoa eros dezakegu Lobianon edo Antzokiaren takilan bertan. Iraileko bonoak 12 euro balio du eta horrekin helduentzako zine komertzial edo zineklubeko emanaldietara joan ahali zango dugu euro baten truke, 3Dimentsioetako emanaldietara izan ezik, horietan 2€ gehiago ordaindu beharko dugu.
Iraileko zineklubean 4 filma proiektatuko dira. Hautatutakoen artean azpimarragarri da Skylab frantsesa, Donostia Zinemaldiaren azken edizioan epaimahaiaren sari berezia jaso zuena. Aipatzekoa da baita ere Werner Herzog zuzendariaren, La cueva de los sueños olvidados dokumentala. Chauvet orain hogeita hamabi (32) mila urteko labar-pinturak dituen kobazuloan eta 3 dimentsiotan grabatutako dokumental harrigarria. Lanak sari ugari jaso ditu nazioartean. Filma aparteko zentzumen-esperientzia da. Horiez gain, katalunian grabaturiko Los niños salvajes eta, ostegun honetako, Ellas ere proiektatuko da.
Zine komertzialaren atalean zortzi titulu eskainiko dira. Guztien artean aipatzekoak dira Hollywoodeko hainbat arrakasta: Ridley Scotten Prometheus 3D, Cohen baroiaren azken komedia; El último dictador; Rock of Ages (La era del rock) tituluko musikala; edo umore gordina proposatzen duen Ted, Mark Wahlberg. Espainian eta Europan ekoiztutako zinean ere bere tartea edukiko du; Lobos de Arga eta Europako ¿Y si vivimos juntos? titulua emango baitugu hurrenez hurren; eta Ricardo Darinek protagonizatzen duen, Elefante blanco, Iberoamerikakoa.
Haurrentzako zineari dagokionez kalitatezko lau filma proiektatuko dira. Horien artean ondoko tituluak izango ditugu: Ice Age 4; La formación de continentes; Los cachorros y el código de Marco Polo, Madagascar 3, de marcha por Europa eta Las aventuras de Tadeo Jones; hauetatik hiru filma 3 Dimentsiotan emango dira.
Programazioari hasiera emango dio zine-klubeko emanaldiak
Ostegun honetako saioan Ellas titulua proiektatuko da, Juliette Binoche izanik protagonista. Kazetari ospetsu batek bizitza maila gorena edukitzeko beren gorpua saldu eta prostituzioan nahita jarduten duten gazteak ikertzen ditu. Protagonistaren aurreiritziak hauts bihurtzen dira emakume trebatu, independente eta pertsonalitate sendoa dituztela frogatu eta gero. Ellas filma iluntzeko 8:30etan emango da, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Pablo Traperok zuzendutako eta Ricasrdo Darinek protagonizatutako Elefante Blanco proiektatuko da. Buenos Aires hiritik hurbil dagoen txabola-herrixka batean elkarlanean ari dira bi abade nahiz eta ikuspuntu ezberdinak dituzten. Horien zalantzak areagotu egingo dira, justizia soziala zertan datzan ideia oso ezberdina duen Luciana abokatua ezagutzean. Elefanta blanco larunbateko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan emango da.
Asteburu honetako bigarren proposamena Ridley Scott zuzendariaren Prometheus 3D. filma da. Scott zinearen historian legua egin zuen 1979an Alien, zortzigarren bidaiaria filmatzean. Hogeita hamahiru urteren bueltan Prometeus ez da Alienen jarraipena nahiz eta elkarren arteko lotura oso nabaria den. Prometheus filmak eszenaratze zoragarria du, zientzia-fikziozko filma dotorea da, oso bisuala eta gidoi landua duena. 3 Dimentsioaren teknologiak ikuskizunaz gozatzen laguntzen du eta aipatzekoa da Noomi Rapace, Charlize Theron eta batez ere Michael Fassbender aktoreen lana. Nolanahi ere, Alien titulueren maila artistikoa duen edo ez ikusleak berak erabakik beharko du. Prometheus larunba gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikus ahal izango dugu.
Igande arratsaldeko 5etan, Ice Age 4, la formación de los continentes filma ikusi ahal izango dugu, 3 dimentsiotan. Animali talde jatorraren abentura izoztuak aurrera jarraitzen dute. Umore eta zorroztasuna zirtaturik daude.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan