Hiru espezialitate eta 88 ikaslerekin hasiera eman dio HLPPak ikasturteari

06.09.12
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen Ikastegiak hasiera eman dio gaur 2012-13 ikasturteari. Bertan emango diren hiru espezialitateetan 15 urtetik 18ra bitarteko 88 ikasle gazte arituko dira. Ikasturte berria hasi da gaur, espezialitate bakoitza bi ikasturtetan ematen da. Espezialitateak hiru dira: Ibilgailuak konpontzeko eta industria mekanikoko langile laguntzailea eta ile-apaindegiko laguntzailea, hurrenez hurren. Ikasleon helburura bikoitza da; batetik, eskola-ziurtagiria eskuratzeko trebatzen eta ikasten jarraitzea eta, bestetik, lan-munduratzea ahalbideratuko dien lanbidea ikastea.

Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak bi ikasturte hartzen ditu barne. Ikasturteak bi zati ditu, bata zentroan lantzen den atal teorikoa eta, bestea, inguruko enpresetan egiten diren praktikak. Ikaskuntza doakoa da, ez da ezer ordaindu behar. Ikasleak amaiera lanean dakiela dioen ziurtagiri bat jasotzen du. Aurten emango diren espezialitatea bi dira: Ibilgailuak konpontzeko eta industria mekanikoko langile laguntzailea eta ile-apaindegiko laguntzailea.

Ikastetxean proiektuan aurreikusitako jarduerez gain, ikaslearen orientazioa, hezkuntzakoa nahiz laborala, topaketak familiekin, proiektu eta zerbitzu ezberdinetan parte hartzea, eta bestelako aisi, kultur eta trebakuntza jarduerak ere egiten dira.

Argibide gehiago eta harremanetarako aukerak:

  • Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen Ikastegia
  • Osma auzoa, z/g 48269 Mallabia
  • Telefonoa: 943176422
  • e-posta: cip@udalermua.net

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren