Tazzuff taldeak irabazi du 'Folkezblai' lehiaketaren zazpigarrena
Tazzuff taldeak folk taldeentzako Ermuko zazpigarren lehiaketa, "Folkezblai" izenekoa, irabazi du. Kataluniarrek 3.000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua Amanida Folk izeneko talde kataluniarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jasoko duen.
Epaimahaiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen aukera zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalera Kherau Bizkaitarrak, Keltiar Aldea Nafarrek, Cuarteto Ombú Madrilekoak eta Numabelak Kantabriakoak iritsi dira.
Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Galiziako Anxo Lorenzo Band taldeak errezitaldia eskaini zuen.
Iazko irabazlea Street Wings taldeek ere lehiaketatik at jo dute asteburuan zehar.
Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" VII. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako zortzigarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan