Urritik abendura arteko tailerrentzako izen-ematea zabalik du Lobianok

26.09.12
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Tailerren berri emateko kartela argitaratu eta zabaldu du. Izen emateak gaur hasi dira eta dauden plazak bete artean edo urriaren 5era bitartean zabalik mantenduko.

Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak urritik abendura bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Astelehena: urriaren 8an hasi eta abenduaren 3an bukatuko den eskulan tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Horretan mahaian jartzeko apaingarriak landuko dira. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat 18 euro.
  • Asteazkena: Urriararen 10tik abenduaren 19ra bitartean 18 orduz Artearen Historiari buruzko tailerra egingo da, labar-pinturetatik hasi eta egundaino aztertuz. Ordutegia: arratsaldeko 6 eta erdietatik iluntzeko 8 eta erdietara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat 18 euro.

 

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan