‘Las mariposas del estómago no han muerto’ antzezlana, Ricardo Combi e Izaskun Asuarekin

03.10.12
Kultura eta Gazteria

‘La papaproducciones’ antzerki konpainiak bere azken muntaia estreinatuko du Ermuan aste honetako ostiralean. Obrak ‘Las mariposas del estómago no han muerto’ titulua du. Emanaldi bakarra izango da eta Ermua Antzokian egingo, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak zortzi euro balio du. Emanaldia Gaztela eta Leoneko Kultur eta Kirol astearen barne dago. Antzelanean parte hartzen dute Izaskun Asuak eta Ricardo Combik. Biek gure herriko Udal antzerki Eskolarekin harreman estua izan zutenak. Antzezpenaren zuzendari da Susana Toscano.

Sinopsia

‘Las mariposas del estómago no han muerto’ obra komedia da. Gure gizarte eta egungo bikoteen arteko harremanen errealitatea oinarri harturik, hainbat egoera dibertigarri aurkezten ditu. Antzerkiaren barneko antzerkia da.

Andre aktorea, eta gizon aktorea. Bikoteak elementuak banatzen eta espazio eszenikoa osatzen du. Biek beren pertsonaien –Julia eta Robertoren- ekintzak justifikatzeko asmoz iritziak elkartrukatzen, kolokan jartzen, defendatzen, eztabaidatzen eta ikuspuntu ezberdinak planteatzen dituzte. Baina aktore biek ezin dute beren generoa ahantzi, gizon eta emakumea baitira beste ezeren gainetik.

Julia eta Roberto sexu ezberdinekoak dira eta hori bista-bistakoa da ezagutu ziren une beretik, baina ez zen hain argi agertu bakoitzaren garunak ere errealitatea modu ezberdinetan nabaritzeko gai zirela.

Maite-suaren distirek itsututa, sentsazioen itxaso zabalean igeri ari dira. Zenbat eta gehiago egon elkarrekin orduan eta gehiago egiten zuten amodioa, are eta amodioa gehiago egin orduan eta elkartuago zeuden. Baina… gero zer? Futbola edo feng shui-a, hitzak edo ixiltasuna… “Sabeleko tximeletak bizirik diraute” komedia da, eta bertan, egoera dibertigarrien bidez, gure garaiko bikoteen errealitate gorriaren taupadak nabari dira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean