Velma Powel & Bluedays; kalitatezko jazz puroa Lobianon
Velma Powel kantaria eta Bluedays taldeko musikariak Lobianora datozkigu bihar emanaldia ematera. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiako Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerak 8 euro balio du.
Velma Powel Chicagon jaio zen, Bluesik garbinaren sorlekuan, eta bertan hasi zen kantatzen gazte-gazte zela.Spirituals eta gospelarekin hasi bazen ere laster pasatu zen blues-a eta jazza-a kantatzera, bere familiaren eraginez seguruenik, senide zituen-eta Brownie McGhee eta John Lee Hooker bera. Bere karrera zabalak Amerika eta Europako aretoetaraino eraman du, baina orain Ermuan daukagu bere zuzenekoaz gozatzeko aukera.
Velma Powel Chicagoko abeslariaren ahots karimastikoa, estatuko blues-panoramoko talderik onenetariko batekin, bluesik onenaren tradizioa eta Bluesdays taldearen zuzeneko interpretazioen freskotasuna eta indarra biltzen dituen proiektu berri batetan.
Velma Powell bluesaren sorterrian jaio zen, hau da, Chicagon. Oso gazterik hasi zen kantuan, eskolako eta elizako abesbatzan. Spiritual eta Gospelean formazioa hartu zuen ondoren, jazza eta bluesa kantatzeko. Ameriketako Estatu Batuetako hamaika aretotatik pasa ondoren, berehala iritsi zen Powellen oihartzuna Europara. Arrakasta lagun, herrialde gehienetan bere ahots zoragarriaz gozatzeko aukera izan dute, eta bihar urriaren 20an, Ermuak izango du ohore hori; 2012ko Musikaldiaren programari esker.
Bluedays
Eskarmentu handiko taldea, bide luzea egindakoa. Taldea 1997. urteko udazkenean sortu zuten blues musika moldeari lotutako ibilbidea egina zuten eta aldi berean estilo honetako beste antzeko taldeetako, R&B, Soul, Roots eta beste moldeetako musika taldeetako kideak izanak ziren musikariek. Gainera, profesional petoak dira musikariok, eta beste taldeetan ere jarduten dute artista ezagunei laguntzeaz gainera. Taldearen estiloan nagusi da Texasko banden hotsa, dotoretasuna eta erritmo oinarri sendoa nahasten dituen magia berezi horrekin.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan