'Los Gatos Bizcos' taldearen musika zuzenean Lobianon
‘Los Gatos Bizcos’ taldea Ermura datorkigu bihar, zuzeneko eta kalitatezko blues akustikoarekin. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du, gaur eta bihar aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan 9etatik ordu 2etara eta 3etatik gaueko 9etara bitartean. Bestela sarreran bertan eskura daiteke, emanaldia hasi aurretik. Emanaldia Bizkaiko Blues Jazz zirkuituaren barne txertatzen da.
Bluesa da Gatos Bizcosen musikaren oinarria, baina musika beltzaren hainbat estilotatik hartutako ekarpenekin osatuta. Badago rhythm & bluesa (Let’s have some fun), gospel (Backwards blues), boogie-a (We like the boogie), swing-a (Orange coloured sky), funkarekin nahasia batzuetan (Blues for P), soul sentitu eta hunkigarria (Nobody knows when you’re down and out), rockabilly alai eta kutsakorra (I can’t believe my eyes) edota country-folk-a (Goin’ home). Melodia itsagarrien eta erritmo beltzen arteko nahasketa erakargarria eskaintzen du Madrilgo laukoteak, entzulea harriturik uzten duten naturaltasun eta dotoreziaz.
Honako hauek osatzen dute ‘Los Gatos Bizcos’ taldea
Quique Gómez, ahotsa, aho-soinua eta gitarra. Musika beltz afroamerikarreko izan handiekin jo du, esate baterako, Bob Stroger, Jimmy Burns, Rockin Johnny, Katherine Davis eta Tail Draggerrekin. Era berean, Bob Sands Big Band taldearekin abesten du.
Pablo Sanpa, gitarra. Gitarra jotzaile gazte eta fina, Red House taldeko kolaboratzailea da. Gene Taylor, Lou Marini eta beste artista handi batzuekin jo izan du.
Hector Rojo, kontrabaxua eta koruak. Buddy Milesek Espainian barrena egindako biran parte hartu zuen. Gaur egun, besteak beste, De Pedroren eta Josele Santiagoren taldeetako kidea da.
Miguel Angel Benito, Koipea eta estilo aparta musikari handi honen baterian. Bob Sandsen Big bandeko bateria jotzailea da, eta ezin konta ahala proiektutan parte hartzen duela esan behar dugu.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan