2013ko Inauteriak iragarriko duten kartela hautatu da

22.01.13
Kultura eta Gazteria

Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi eta argitara eman du kartel lehiaketako obra garailea eta lan horren egilearen izen-abizena. Udalak antolatutako 2013ko Inauteriko kartel lehiaketaren irabazle da José Ángel Ligero, 40 urteko errioxarra. "Oilarra mozorrotu egin da" lanarekin. Lehiaketa honek 450 €tako sari bakarra du eta autorearentzat izan dira. Lehiaketara 27 lan aurkeztu dira, iaz baino bost gehiago. Epaimahiak aurkeztu diren lanen maila positibotzat jo du.

Lanean aurpegi bat ikus daiteke, bi arraultza zuri erabili dira begiak egiteko, goian bekainak eta azpian pailazoaren sudur gorria, eta buruan koloredun lumak. Fondoa gris kolorekoa da, eta oinean 2013ko Inauteriak esaldia darama letra.

Egitarauari hasiera emango zaio otsailaren 7ko ostegunean, ‘Eguen zuri’ egunean

Inauteriei hasiera emango zaie otsailaren 7ko ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradizioari jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Programa osoa argitaratuko dugu, alea moldiztegitik etorri bezain pronto.

Larunbatean gauza eta jarduera asko izango ditugu herrian, eguerditik hasi eta goizaldera bitartean. Asteartean, amaiera emango zaio aurtengo edizioari, jarduerak arratsaldetik gauera artean izango ditugularik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu