Lobianoko tailerretan izena emateko zabalik du Lobianok
Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Tailerren berri emateko kartela argitaratu eta zabaldu du. Izen emateak gaur hasi dira eta dauden plazak bete artean edo otsailaren 1era bitartean zabalik mantenduko.
Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte.
Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak otsailetik martxora bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.
Programatutako tailerren zehetasunak:
- Astelehena: otsailaren 8an hasi eta abenduaren 3an bukatuko den eskulan tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Horretan apaingarriak nola egin landuko dira. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat 18 euro.
- Asteazkena: Otsailaren 6tik martxoaren 27ra bitartean 18 orduz. Argazkilaritzari buruzko tailerra egingo da, argazki makina erabiltzen irakasteko. Ordutegia: arratsaldeko 7 eta erdietatik iluntzeko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat 18 euro.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan