Inauterietako egitaraua jada kalean

31.01.13
Kultura eta Gazteria

Kultura Alorrak kaleratu du aurtengo Inauterietako egitaraua. Horren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango du txarangak, orkestrak eta Djak izango baititugu. Programari datorren asteko ostegunean –otsailaren 7an- emango diogu hasiera, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradiziori jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko dute herriko plazan eta gazteenek, eta diskoteka ere izango dute, DJ Xaiborren eskutik.

Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta Txindurrik idatzitako kopla zaharrak kantatuz.

Larunbatean, ‘Irulitxa’ txarangak bi emanaldi egingo ditu, lehena eguerdian kalejira eginez eta bigarrena arratsaldez haurrentzako dantzaldi emanaldia eskainiz sei eta erdietan. Aurretik, umeek txokolate jana izango du, sabela bapo bete ondoren, gustura dantzatu ahal izateko. Zazpietan Corco fanfarriak Irulitxaren lekuko hartuko du kalejiran ateratzeko. Zazpi eta erdietan haurren mozorro lehiaketa egingo da. Egunari amaiera emateko, gauean, dantzaldia izango da herriko plazan, ‘Continente’ izeneko orkestrarekin.

Asteartean, arratsaldeko 4etan, haurrentzako diskoteka hasiko da eta, seietan, ‘Dubitats’ taldeak ‘Cavals de Menorca’ tituluko kale ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. Egunari amaiera emango zaio, gaueko emanaldiarekin, musika Ohian Vega DJak.

Jarraian egitaraua uzten dizuegu PDF formatuko artxiboan, kontsultatu ahal izateko. Egitarauak bi orrialde ditu, aurrenekoak edizioko kartel irabazlea dago eta bigarrenean ekitaldi, ordu eta lekuen xehetasuna.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan