Alberto Ramírez eta Keixeta pintoreen erakusketa Lobianon
Lobianon pintura erakusketa berria hasiko da gaurkoan. Binakako erakusketa da, Alberto Ramirez plaentziarrak eta Txiki Agirre Keixeta zumaiarrak konpartitzen dutena. Erakusketa otsailaren 17a bitartean mantenduko da zabalik. Ramirezek eta Keixetak beraien sortze-lanak batu dituzte Lobianora ikusgai jartzeko. Lanen artean margoak eta eskulturaren bat daude. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Bere ordutegia ondorengoa da: lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean, baita ere. Sarrera doan da.
Alberto Ramirez pintore eta eskultore Soraluzetarra da, bere kasa ikasi duena. 2011. urterarte arte galeria eta kultur zentro moduan funtzionatu izan duen aretoa zabalik eduki du herriko Gabolatz kalean; Oreka Art izenaz ezagutzen genuena.
Txiki Arregi Kexieta Arronan jaio zen, gaur egun Zumaian bizi delarik. Bere lan artistikoan pintura nagusi da, nahiz eta eskulturak egin izan dituen. Keixetak ere bere kabuz ikasi du.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan