Santa Agata kantuan eta kalean ospatuko dugu gaur

04.02.13
Kultura eta Gazteria

Erkidegoko herri ugaritan egin legez Ermuan ‘Santa Agata’ bezpera ospatuko dugu gaurko egunean. Herriko kaleetatik aterako dira egunean zehar herriko zentroetako ikasleek nahiz alboka Musika Eskolako ekitaldiarekin bat egingo duten pertsona helduek eta trikitilariek, beren makilekin erritmoa markatu eta koplak kantatzeko. Gaztetxoek eskola orduetan ibiliko dira goizez nahiz arratsaldez. Helduek, aldiz, arratsaldeko sei eta erdietetatik aurrera aterako dira kalejiran, herriaren hiriguneko kaleetan zehar kantatzen ibiltzeko. Taldeak bere kalejira Abeletxen dugun Pertsona Nagusientzako Zentro eta Erresidentzitik abituko da, bertan kantatu ondoren abiatuko da.

Arratsaldez aterako den helduen talde hori, Abeletxen dugun Pertsona Nagusientzako Zentro eta Erresidentzian kantatuz gero, adinekoei bizipoza eramateko. Talde honek bere kalejiran biltzen dituen sosak Ermuko Eguarbitza taldeari laguntzeko erabiliko dute, elizbarruti misioak Ekuadorren kudeatzen duen proiektuari laguntzeko, azken urteetan egin denari jarraiki. Bildutako dirua urtero proiektu humanitario bati laguntzea izaten baitute helburu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu