'Folkez Blai' lehiaketaren zortzigarren edizioa deitu du Kultura sailak

04.03.13
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura Sailak eta herriko folk musikako taldeek lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako VIII. lehiaketa antolatu eta deitu dute. Ekimena orain zazpi urte abiarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, harrez geroztik bere horretan mantenduz. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak 3000 euro eskudirutan jasoko du eta bigarrenari kopuru horren erdia (1500 €) emango zaio. Gainera finalean sartu eta Ermura zuzenean jotzera etortzen den talde bakoitzari 400 euroko laguntza emango zaio, joan-etorriko gastuetarako.

Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako sei talde aukeratuko ditu aldez aurretik. Talde horiek lehiaketako bigarren fasera pasako dira eta irailaren hirugarren asteburuan –irailak 13,14 eta15ean-zuzeneko emanaldia eman beharko dute Orbe Kardinalaren plazan. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu nagusi ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek beren grabazioak bidal ditzakete maiatzaren 15era artean. Lehiaketaren zehaztasun eta oinarriak, informazio gehiago jartzen duen atalean uzten dizkizuegu.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek ere kontzertua eskainiko du lehiaketako taldeek egingo dute oholtza beretik.

Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 13tik 15era bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan