Identibuzz proiektua aurkeztu dute Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programen ikastegiko ikasleek

08.03.13
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programen ikastegiko ikasleek ikus-entzunezko medioetan gaitasuna eskuratzeko proiektua aurkeztu dute, zeina duela hiru hilabetetik abian duten. Aurkezpen ekitaldia Úbiqa enpresa laguntzailearekin egin da aste honetan bertan. Lobianon. Proiektuaren helburua eremu honetan ikasleek hainbat gaikuntza eskuratu eta garatu ditzatela izan da eta horri esker, partaideek hainbat elkarrizketa grabatu ahal izan dituzte bere sakelako telefonoarekin. Elkarrizketak izaera soziala, kultura artekoa eta elkarbizitza izaera izan dute, elkarren artean egin izan dituzte eta baita herritarren artean baita ere. Eginkizun horren emaitza laburmetraia da, non herrian kultura anitzen izaera dugula agerian uzten den, beren herrialdeak utzi eta etorkizun hobearen bila Ermura lanera etorritakoen esperientziak udalerrian bertan jaio eta bizitzen direnen iritziekin jaso dituztelarik, -ikastegia bera horren isla delarik- .

Aurkezpen ekitaldian Toki Garapen alorreko zinegotzia, José Luis Araujo eta, zuzendaria, Rosalía Herrera egon ziren.

Laburmetraia proiektuaren emaitza da eta Ermuko herriari publikoki aurkeztuko zaio Arrazismoaren kontrako astean, zeina martxoaren 18tik 24ra bitartean gauzatuko den. Bideoa Lobianoko erakusketa aretoan martxoaren 18ko goizeko 11etatik aurrera etengabe proiektatuko da egun osoz, hurbiltzen diren guztiak ikusteko aukera izan dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker