Kulturen arteko harremana Ermuan: LHZtik landutako ikuspuntua

22.03.13
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabiko Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako (HLPPko) ikasleek ikastegian prestatu duten bideoa aurkeztu dute aste honetan Ubiqua enpresaren laguntzarekin. Ikus-entzunezkoari jarri dioten titulua Kulturen arteko harremana Ermuan: LHZtik landutako ikuspuntua da. Bertan ikasleek ikastegian nahiz herrian grabaturiko eta izaera sozial, kultural eta elkarbizitzako elkarrizketak jasotzen dira. Ikaskideak nahiz oro har Ermuko biztanleak elkarrizketatu dituzte udalaren kultur aniztasuna eta beren herrialde eta familiak utzi eta etorkizun hobeagoaren bila gurera etorri diren hainbaten esperientziak adierazteko xedez. Bideoa ikusgai egonen da aste honetan zehar Lobiano Kulturguneko erakusketa aretoan.

Lana arrazismo eta xenofobiaren aurkako astearen barne egin da, Arraza bazterkeria ezabatzeko borroka eguna nazioartean atzo ospatu baikenuen, martxoaren 21eko ostegunean. Astea udal immigrazio zerbitzuak gauzatzen ari da, aurtengo lema Zaintza kate globalak: migrazioei buruzko ikuspegi globala izanik.

Jarduera eta programa zehatzen berri izateko, jarraitu argibide gehiago lasterbidez uzten dizuegun albistea.

Bideoaren irudi bat