2013ko Santixauetako kontzertu nagusia 'M Clan' taldeak emango du

03.04.13
Kultura eta Gazteria

Ermuko jai nagusiak jada ziurtatuta dute aurtengo jaietako kontzertu nagusirako musika taldea eta kartela. Murtziako ‘M Clan’ talde ezaguna izango da, uztailaren 20ko larunbat gauean emanaldia eskainiko duena. Ordua gaueko hamaika eta erdiak, zeru zabalean, libre eta doan. Emanaldia taldearen azken lana aurkezteko egiten ari diren biraren barne izanen da. Azken lanak ‘Arenas movedizas’ titulua darama eta kaleratu duten hamargarren diskoa da, zeina 2012ko azaroaren amaieran plazaratu zutena. Beraz, berri berria.

Aipatu kontzertuan ere, ‘Los zigarros’ taldekoek hartuko dute parte, emanaldia hasi aurretik joko baitute telonero gisa. Taldea Last Tour International Management bulegoko azken fitxaketa da. ‘Arenas Movedizas’ M Clanek estudioan grabatu duen hamargarren diskoa da. Hamar abesti biltzen ditu, soul eta rythm & bluesa nahastu eta uztartuz. Beste hainbat tituluen artean ''Vidas Desiertas'', ''Solo el viento'', ''Para decirte adios'' edo ''Escucha mi voz'' daudelarik. Horiekin batera, abesti ezagunenak eta arrakasta Portu dutenak ere entzuteko parada izanen dugu seguruenik, besteak beste, ‘Carolina’, Miedo edo ‘Roto por dentro’.

Taldearen kontratazioaren berri eman zen Jai Batzordean Aste Santuaren aurretik egin zuen azken bileran.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz