Ana Cobosek egindako hainbat arte lanen erakusketa Lobianon

08.04.13
Kultura eta Gazteria

Lobianon mihise gainean egindako hainbat artelanen –pintura, collage eta beste hainbat mistoen- erakusketa ireki du gaurkoan Ana Cobos Sanz nafarrak. Erakusketari jarri dioen titulua ‘Filigranak eta collageak mihise gainean’ eta apirilaren 21era bitartean mantenduko da zabalik. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Bere ordutegia ondorengoa da: astelehenetik igandera bitartean egunero arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera doan da.

Ana Cobos Kantuan eta Arte Ederretan Lizentziatua dago, zaharberritze edo berriztapen atalean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere prestakuntza osatu eta borobiltzeko, diseinu grafikoa ere ikasi du, Teknikari Laguntzailearen titulua eskuratuz.

Hainbat erakusketa bakarka nahi taldean egin ditu bere lana ezagutzera emateko, gehienak Nafarroako hiriburuan eta inguruko eskualde eta herrialdeetan, (Lekunberri, Zizur, Cascante, eta abar...) eta baita ere Aragoi lurraldean (Tarazonan) eta Frantzian (Bordelen). Anak hainbat sari jaso ditu, horien artean aipatzekoak direlarik; Nilsa sariketan hautatua, Eskulturako lehen saria Errenterian, eta Malón Echaide Pintura sarietako hainbat edizioetan hautatua.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu