Eskaintzen dituen tailer berrietan izena emateko epea zabaldu du Lobianok

11.04.13
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Tailerren berri emateko kartela argitaratu eta zabaldu du. Izen emateak gaur hasi dira eta dauden plazak bete artean edo otsailaren 1era bitartean zabalik mantenduko.

Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek direnentzat.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak apirililetik uztailerara bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Astelehena: apirilaren 22an hasi eta uztailaren 8an bukatuko den dantza tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Horretan apaingarriak nola egin landuko dira. Ordutegia: arratsaldeko 6 eta erdietatik gaueko 8etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat 18 euro.
  • Asteazkena: apirilaren 24tik ekainaren 26ra bitartean 18 orduz. Eskulanari buruzko tailerra egingo da, scrapbooking teknika ikasteko. Ordutegia: arratsaldeko 7 eta erdietatik iluntzeko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat 18 euro.

 

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu