Gaztela eta Leon Erkidegoko Eguna ospatzeko ekitaldiak

18.04.13
Kultura eta Gazteria

Datorren astean, -apirilaren 23ko asteartean- Gaztela eta Leon Erkidegoak bere jaieguna ospatuko du. Horregatik, Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentroak jarduera egitarau prestatu du, ospakizunarekin bat egiteko eta egun hori gogoan izateko. Jardueran asteburuan gauzatuko dira, egun zehatza laneguna baita.

Prestatutako jarduera egitaraua ondorengoa da:

  • Apirilaren 19ko ostiralean, Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentroak Erkidego hartako bandera esekiko du Udaletxearen balkoi nagusiko mastan, eguerdiko 12etan.
  • Apirilaren 20ko, larunbatean: Fermoselle (Zamora) herriko ‘Juan dela Encina’ danborilero taldeak kalejira egingo du herriko kaleetatik zehar. Taldea Patakonia Zeharbideko egoitzatik abiatuko da erdialdera eguerdiko 12etatik aurrera.
  • Apirilaren 21eko igandean: Topa egingo dute lurralde hartako ardoekin, elkartearen egoitza. Parte hartuko dute beste Zentro Erregionaleko ordezkariek eta udalbatza kideek.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu