Cosme Cortazar polifazetikoaren oroimenez, hainbat material ikusgai Lobianon bere heriotzaren hogeigarren urteurrenean

22.04.13
Kultura eta Gazteria

Sutegi Antzerki taldeak gure udalarekin elkarlanean erakusketa zabalduko du gaur, non Cosme Cortazar artista polifazetikoaren hainbat material bildu duen. Lobinao kultur guneko bi aretoek familiak gordeta zituen hainbat pintura, bineta, txiste eta hainbat antzezlanetan ateratako argazkiak zintzilikatuko dituzte. Horrez gain, pantaila erraldoia batean Cosmek parte hartu zuen zine filmak proiektatuko dituzte aste honetan zehar. Filmarik ezagunena ‘Jericó’ da, non abade baten papera egiten zuen eta Venezuelako telebistan zabaldu zen ‘La madame’. Eraskusketa prestatu da, Cosme minbiziaz jota hil zela hogeigarren urtea betetzen delako aurtengoan.

Erakusketa apirilaren 28ko igandera artean mantenduko zabalik, Lobiano Kulturgunean. Sarrera doakoa da eta egunero bisitatu daiteke arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean, igande eta jai egunak barne.

Jarraian eta PDF formatuan erakusketa iragartzeko prestatu den kartela uzten dizuegu eta, baita, orain hogei urte atzera heriotza gertatu eta urte berean omenaldia egiteko gure udalak kaleratu zuen esku egitaraua, bertan bere biografia eta ibilbide profesional zehatza jasotzen baikenuen.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan