‘MClan’,‘Hesian’ eta ‘Fórmula V’ taldeek 2013ko Santixauetako musika eskaintzaren barne

26.04.13
Kultura eta Gazteria

Herriko jai nagusiak –Santixauak- gero eta hurbilago daude eta programa gero eta osatuago dago. Jada, ezagutzen ditugu edizioan entzun eta ikusteko parada izango ditugun gehienak. Aurten protagonista izango dira ‘MClan’, ‘Fórmula V’ eta ‘Hesian’ taldeak. Hauek izango dira, beste talde askoren artean, uztailaren 14an Ermua hasiera emango diegun Jai nagusietan parte hartuko duten taldeak.

Egitaraua oso aurreratua dago, ia itxita. Jai-batzordea hainbatean bildu izan da urte hasieratik eta jada lotu ditu taldeek proposamenak eta horiek gauzatzeko behar diren sosak. Egitarau horren zenbait gauza ezagutu ditugu. Esaterako jaietan herrira ekarriko diren musika talde ezagunenak zeintzuk izango diren. Horien artean, ‘MClan’ talde ospetsua dago, ofizialki jaiei hasiera eman aurreko aste bukaeran etorriko zaigunak. Murtziarrak uztailaren 18ko larunbat gauean joko dutela aurreikusita dago, San Pelaioko parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera, zeru zabalean, libre eta doan. Emanaldia taldearen azken lana aurkezteko egiten ari diren biraren barne izanen da. Azken lanak ‘Arenas movedizas’ titulua darama eta kaleratu duten hamargarren diskoa da, zeina 2012ko azaroaren amaieran plazaratu zutena.

Hori ez da guztia, gehiago ere baitago eta, talde onak gainera. Ermuan zuzenean jotzen ikusterik ere izango baitugu ‘Hesian’ talde nafarra ikusteko aukera izango dugu, uztailaren 27ko gauean, 10etatik aurrera. Sakandarrak Orbe Kardinalaren plazara ekarriko dute bere punk-rock eta harcore musika melodikorik onena. ‘Zezen’ egun berean eta azken traka amaitu eta gero ‘Formula V’ taldea arituko da. Hauek Santixauei amaiera emango diote; Orbe Kardinalaren plazan. Horiez gain, ezin ahaztu, hiru gauetan dantzaldietarako kontratatuko diren orkestra bikainak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu