18,7 milioiko udal aurrekontua izango du Ermuak 2013an
Udalbatzak 18,7 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartu du ezohiko Osoko Bilkuran. Onarpena PSE-EE-PSOE (7) eta PP (4) taldeetako partaideen botoekin atera da aurrera. EAJ-PNVk (2) eta IU-E.Anitzak (1) abstenitu egin dira. Aldiz, Bildu (2) taldeak jardunaldi ekonomikorako proiektuaren kontra bozkatu du. Azken talde horrek aurrekontuaren proposamena atzera botatzeko, osorik zuzentzeko eta berria prestatzeko eskatu duu. Eta baita zatikako hainbat zuzenketa ere aurkeztu ditu, hainbat gastu jaitsi eta beste batzuk igotzea planteatuz.
EAJ/PNVk ere zatikako zuzenketa egitea proposatzen zuen idatzia aurkeztu du, hainbat kapitulutan kenketak egin eta beste batzuean igotzea, hainbat gauzatara erabiltzeko proposatuaz. Zuzenketa eskariak bozketara jarri eta atzera bota dira, ezetsi egin baitira. Bozemaile jeltzalearen esanetan aurrekontuarekin ados egon ez arren “abstentzioaz hautatu dute gizartearen eta gobernagarritasunaren mesedetan”. IU-E.Anitzak abstentzioa bozkatu zuen “fondoaren gehiengoa eta, bate zere, forma ondo daudelako, zenbakiak ongi daude eta egonkortasunaren txostena aldekoa delako, ongizatearen eta familien babesean egindako ahalegina ahantzi gabe”. Nolanahi ere, gogokotzat jo zuen “parte hartze gehiago izateko aukera gehiago eman izatea”.
Carlos Totorikak 2013ko aurrekontua aurkeztu eta defendatu du eta hori “orekatua delako, gastuak baino diru-sarrera gehiago dituelako”. Porrot egiteko arriskuan egon daitezkeen familiei laguntzeko egin den ahalegina eta Toki Garapenak edukiko duen zuzkidura azpimarratu zituen, Euskadin handienetakoak baitirela” gehituz. Aurkezpenean “gaurkoan beste udalerri batzuk baino egoera hobean gauden arren, bihar auskalo eta zor maila baxua dugula” adieraziz.
Osoko Bilkura streaming eta internet bidez zuzenean eskaini genuen, bilera grabatzearekin batera. Grabazioa Youtubeko kanal korporatiboan dugu esekita eta bertan jasota daude esandako guztia bozeramaileen ahotan eta beren hitzekin. Hortaz xehetasunak ezagutu nahi dituzuen guztiak, horretara gomendatzen zaituztegu. Horrez gain, webgune honetan, ekonomia eta ogasun atalean eta, horren barne, herritarrentzako gunearen baitan aurtengo urtealdi ekonomikorako agiri guztiak dituzue, aurreproiektukoak eta, jada, behin-betikoak.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa