Udal Aurrekontua jendaurrera jarrita dago
2013ko Udal Aurrekontu Orokorra datorren ekainaren 14ra arte jendaurrean egongo da, hamabost lanegunez. Interesdunek 2013ko Aurrekontu Orokorraren espedientea ezagutzerik izan dezaten, hori Udal Kontu-hartzailetzan izango da aztergai astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00ra bitartean, egoki irizten dituzten erreklamazioak, alegazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten. Aurrekontu orokorrak barne hartzen ditu ondorengoak: Aurrekontuak Exekutatzeko Araua eta bere oinarriak, eta ondorengo aurrekontuak: Udalarena, Udal Euskaltegiko Fundazio Publikoarena, PROIMERSA eta PROMOSA udal sozietate anonimoena, eta, azkenik, Udal Kirol Erakundekoarena.
Erakundearen kontuak biltzen dituen agiria hamabost lanegunetan jendaurrera egongo da Toki-Ogasunak arautzen dituen 39/1988 Legeak, abenduaren 28koa, bere 150,1 artikuluan Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki-erakundeen 10/2003 Aurrekuntu Foru Arauaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2013ko Aurrekontu Orokorra jendaurrera jartzen da iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Iragarkia maiatzaren 29ko egunean eta BOAren 102. alean argitaratu zen.
Aurrekontua behin-betiko onartutzat joko da, aipatutako epean galdapen, alegazio edo iradokizunik aurkezten ez bada; eta aurkezten badira, Udalbatzak ebatziko ditu.
Udalbatzak 18,7 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartu zuen maiatzaren 22an egniko ezohiko Osoko Bilkuran. Onarpena PSE-EE-PSOE (7) eta PP (4) taldeetako partaideen botoekin atera da aurrera. EAJ-PNVk (2) eta IU-E.Anitzak (1) abstenitu egin ziren. Bildu (2) taldeak kontra bozkatu zuen.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa