Elektrojaiak egitarau borobilaz dator, bosgarren urteurrena bete izanagatik

19.06.13
Kultura eta Gazteria

Musika elektronikoaren jaialdia –Elektrojaia- ospatuko dugu Ermuan ekaina honetan. Ekimenak bere bosgarren urtea betetzen duenez, urteurrena ospatuko egitarau zabal eta borobilarekin. Horren haritik, Tim Baker (Detroit) Dj iparamerikar handi eta ezaguna ekarriko du musika jartzera. Beti-txarto musika elkartean bildutako taldeek sustatzen dute. Ekimenak udaleko gazteria zinegotziaren laguntza jaso du. Eta baita hainbat establezimendu eta tabernena ere. Edizio honetako nobedadea hiru egun hartuko dituela, osteguna, ostiralean bertan aurre festa izango dela da, larunbatean egun guztiaren aurretik.

Egitarauari ostegunean emango zaio hasiera herriko hamabost tabernatan eskainiko duten Elektrojaia pintxo potearekin. Ostiralean aurre festa eginen da, elektrojaiako Djak saioa eskainiko dutelarik. Argazkiak ateratzeko photocalla da, eta baita tezarra eta tatuajeak egiteko standnak. Giro berezia, musika barietate ezberdinak entzuteko aukeraz (''techno house'' eta ''pech house'') eta atseden hartzeko terraza (chill out-a). Horrez gain hainbat stand izango dira, non tatuajeak eta ile eta aurpegiko estilismoak egin ahal izango diren.

Jarduerak etenik gabe eta hamabi orduz musika elektronikoaren jaia proposatzen du. Jaialdia Baldespinako Markesaren parkean gauzatuko da. Antolatzaileek iragarri dutenez txosnak izango dira eta, azpiegiturari dagokionez, soinuarentzat watiorik ez dafaltako, ez eta argi eta ikus-entzunezko ikuskizunak, bideo-jockeya eta, batez ere, giro aparta. Giro ezberdinetako zonaldean prestatuko dituzte, ‘chill-out’, eta hainbat barietate entzun eta lasai egoteko.

Kartelak iragartzen duenez su ikuskizun ere izango da. Baita ere emanaldi edo performanceak, gogo dantzariak eta tatuaje egileak. Perkusioak ere, nola ez, bere tartea izango du, eta horretan ‘Txanpras’ musikara ermuarra arituko da. Egunean zehar zenbait DJ musika txandaka jartzen arituko, besteak beste, Tim Baker, Stan Garac, Erikss, Fey, Javierski, Alexander M., b2b, B. Gutierrez, Maik Garcia & Etten, Asier & Araujo, Victor Gato, Beato, Ale Panu, Karloops, Silva, Spora. Jaialdia goizaldera arte luzatuko da.

Zehetasun guztiak 2013ko edizioa iragartzen duen kartelean dituzue.

Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan