San Pelaio auzoa patroiaren omenezko jaiak ospatzen
San Pelaio auzoa patroiaren omenezko jaiak ospatuko ditu asteburu honetan. Egitaraua batez ere umeentzat izango da eta jada hasita dago. Gaurtik hasi eta igande arratsaldera arte jarduerak gauzatuko dituzte. Egitarauak antzerki emanaldia iragartzen du gaurko arratsaldeko zortzietarako. ‘Pon eta Pa’ taldeak ‘Bat-batean’ ikuskizuna taularatuko du. Gaueko hamar eta erdietatik aurrera, Jai Batzordearen eskutik musika izanen dugu parkean.
Bihar arratsaldean, larunbatean, Jai Batzordeak DJa lanaz arduratuko arratsaldeko zazpietatik gaueko hamarretara bitartean. Igandean gaztetxoek puzgarriak, kart autoak eta zezen mekanikoa edukiko dituzte egun guztian zehar, goiz eta arratsaldeko ordutegian. Goizez hamaiketatik ordu bata erdietara eta arratsaldez bostetatik zortzietara bitartean
Urtero auzoko baselizan egiten den meza atzeratu egingo da aurtengoan, eraikinaren fatxada konpontzeko egiten ari diren obrak bukatu bitartean.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu