Ermua-Mallabiko LHIak ikasturtea itxi eta hurrengo 2013-14a prestatzen hasi da

15.07.13
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenerako Ikastegiak 2012/2013 ikasturtea amaitutzat eman du uztailean ikasketak bukatu dituztenei ziurtagiriak banatu eta gero. Ikasturtea positibotzat jo dute hezkuntza alorrean diharduten bai herriko gizarte eragileak eta baita ikasleak praktikan hartu eta horien tutoretza egin duten inguruko enpresak. Enpresak pozarren agertu dira gazteek egindako lanarekin, hainba kasutan ikasle horien enpresatan dituzten lan taldeetan txertatzeko prest liratekeelarik esateraino. Izan ere, hainbat kasutan horrela gertatu izan da, hainbat ikasle praktikak amaitu eta bertan geratu direlarik lanean.

2013/2014 ikasturteari dagokionez ikastegia promozio berria hartzeko prest dago, instalazioak egokitzen, materialak prestatzen eta edukiak eta proiektu sozial eta heziketarena uztartzen eskualdean ditugun behar eta eskariei egokituz. Taldea proposamen berriak gauzatzeko lanean dihardu ikasle eta familiei egiten zaien harrera ona ahantzi gabe, ikastegiaren ezaugarri eta marka baita, harrera eta prestakuntza hobea eta egungo egoera sozioekonomikoarekin bat datorrena.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren