Santixauak aurrera jarraituko dute gaur joko gehiagorekin eta gaueko emanaldiekin

16.07.13
Kultura eta Gazteria

Santixauetako programa aurrera jarraituko du gaur. Arratsaldeko 7etan txarangen arteko joko gehiago izango ditugu, hain zuzen soka-tira eta pringuea deritzanarekin. Gaueko hamar eta erdietan musikaz gozatzeko aukera berria izanen dugu lauroba taldearekin. Pop eta rock lantzen duen formazioak Valdespinako Markesaren parkean joko du, Euskal Birusak antolaturiko ekitaldian.

Bihar triathloi eta jatorrizko bekatua izeneko probak jokatuko dira

Bihar, asteazkenez, joko gehiago izango ditugu herriko plazan arratsaldeko 7etatik aurrera. Txarangen ordezkariek triathloi eta jatorrizko bekatua izeneko probak jokatuko baitituzte.

Gaueko 10,30ean, Bertso jaialdia ikusi eta entzun ahal izango dugu Valdespinako Markesaren parkean. Ekitaldia Deba-Beheko Bertso Eskolak antolatu du. Iragarrita dagoenez bertan izango dira Iñaki Aleman, Nerea Ibarzabal, Iñaki Viñaspre, Aitzol Barandiaran, Erika Lagoma eta Eñaut Uruburu bertsolariak.

Santixau jaien egitarau osoa PDF formatoan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu