Santixauetako esku pilotako jaialdiaren sarrerak salgai ostiralean Lobianon
Gure herriko jaietan kirolak leku eta pisu garrantzitsua izan du, betidanik. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu datorren uztailaren 27ra bitartean. Herriko jai nagusien programa kirol probaz gainezka dago. Modalitate anitzak eta aukera oso zabala, guzti guztion zaletasunak asetzeko beste. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: zazpi jokalariko taldeen arteko futbola; Urko mendira igoera kontrolatua, mendiko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; xakea, paleta gomazko pilotaz, musa, boloak; txirrindularitza; herri kirolak eta esku-pilota.
Esku pilota partidan izanen ditugu herrian uztailaren 25ean eta 26an
Aurtengorako esku-pilotan prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Martínez de iruko txapelduna ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, nafarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, mediatikoki ere duen eragina ez da makala beti zuzen eta franko hitz egiten baitu. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Martínez de Irujo-Zabaleta bikotea eta Ezkurdia-Zubietak osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Apezetxea-Larrinagak eta Gorka-Ceciliok. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Pilota elkarteak aldez aurreko salmenta hasiko du ostiral arratsaldeko 6etan, Lobiano Kultur Gunean. Sarrera popularrak aurreikusita daude eta jarlekuan arabera, izango da prezioa.
Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bat jokatuko da eta jubenilen arteko beste bat. Jokalariak ondorengoak izango dira: Berasaluze-Bengoetxea bikotea Andreu–Aldaperen aurka arituko dira nor baino nor. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan