M Clan taldeak 'Arenas movedizas' biraren barne kontzertua eskainiko Ermuan
Murtziako ‘M Clan’ talde ezagunak emango du uztailaren 20ko larunbat gauean emanaldia San pelaio parkean. Ordua gaueko hamaika eta erdiak, zeru zabalean, libre eta doan. Emanaldia taldearen azken lana aurkezteko egiten ari diren biraren barne izanen da. Azken lanak ‘Arenas movedizas’ titulua darama eta kaleratu duten hamargarren diskoa da, zeina 2012ko azaroaren amaieran plazaratu zutena. Beraz, batera berria. Oholtza ostiralean muntatuko da.
Aipatu kontzertuan ere, ‘Los zigarros’ taldekoek hartuko dute parte, emanaldia hasi aurretik joko baitute telonero gisa. Taldea Last Tour International Management bulegoko azken fitxaketa da. ‘Arenas Movedizas’ M Clanek estudioan grabatu duen hamargarren eta azken diskoa da. Hamar abesti biltzen ditu, soul eta rythm & bluesa nahastu eta uztartuz. Beste hainbat tituluen artean ''Vidas Desiertas'', ''Solo el viento'', ''Para decirte adios'' edo ''Escucha mi voz'' daudelarik. Horiekin batera, abesti ezagunenak eta arrakasta lortu dutenak ere entzuteko parada izanen dugu seguruenik, besteak beste, ‘Carolina’, ‘Miedo’ edo ‘Roto por dentro’.
Diskotik zabaldu eta aurkeztutako lehen abestia ‘Escucha mi voz’ izenburukoa izan da, 2012ko urrian entzun ahal izan genuena estreinakoz. Bideoklipa Denia herriko Torre del Gerron grabatuta dago eta iazko azaroaren bukaeran ikusi ahal izan genuen.
Arenas Movedizas lanerako M Clanek bere diskografiako errepertoriori zabalenetakoa eduki du. Album berriak aurreko ‘Para no ver el final’ edo ‘Memorias de un espantapájaros’ en estilo eta ildoari jarraitzen dio, hegoaldeko rocka, 70. hamarkadako hard rock eta rythm & blues klasikoaren ukituekin.
Carlos Tarque eta Ricardo Ruipérezek diskoa grabatu eta produzitzeko Carlos Rayaren estudioak aukeratu dituzte beste behin. Lan honetarako Coki Gimenez eta Iván "Chapo" González musikariekin kontatu dute, biekin harreman berezia baitute azken biran ‘Para no ver el final’ delakoan elkarrekin lanean aritu eta gero.
Diskoa argitaratu eta lehenengo astean Espainian salmenten bosgarren lekuan kokatu zen.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu