Santixau jaietan murgiltzen joateko asteburua

19.07.13
Kultura eta Gazteria

Ermuak jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest dago. Jai-egitaraua lepo dago, eskaintza zabala eta denon gusturako jarduerak baitakartza aukeran. Aurten bi asteburu izango ditugu herriko jaien barne murgiltzeko. Koadrilen arteko lehiaketak gaur bukatuko dira play-backeko lehiaketarekin. Play-back lehiaketa oso errotuta dugu eta zale asko biltzen ditu plazan urtero. Gaurko jarduerarik garrantzitsuenetakoa da, pala txapelketako finala ahantzi gabe.

Larunbat eta igandean zehar hamarna jarduera eguneko gutxi gorabehera, izango ditugu goizetik hasi eta gauera artean. Horien artean azpimarragarri dira M Clan taldea osatzen duen boskote murtziarrak bihar gauen emango duen kontzertua, horien aurretik ‘Los Zigarros’ taldearen emanaldia izango dugularik. Eta baita ere, futbol-aretoko partidak, arku-tiraketa, Urko mendira igoera, ehiza txakurren erakusketa, txirrindularitza, mendikoa eta bidekoa, eta abar. Jarduera eta ordutegiak kontsultatzeko, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari lotura egin diogu, horretan programa ofiziala eskainiz.

Santixau jaien egitarau osoa PDF formatoan.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan