'Gure txokoak' irabazi du aurtengo play-back lehiaketa, ‘Musikaren ondarea’ muntaiarekin

22.07.13
Kultura eta Gazteria

''Gure txokoa’ txarangak irabazi du aurtengo play-back lehiaketa, ‘Musikaren ondarea’ muntaiarekin. Proposamenean 60 hamarkadatik gaurdainoko errepasoa egiten zitzaion musikari: The Beatlesekin hasi Rolling Stonekin jarraituz, Nobey Mere jauzi eginez, Mónica Naranjori ahotsa eman eta Cristina Aguilerarekin amaituz. Hari nagusia amama bat zen ilobei musikaren presentzia bizitzan kontatzen ziena. Lehenengo saria garaikurra eta 500 euro izan da.

Bigarren postua ‘Lardaskeroak’ taldeari egokitu zitzaion, ‘Amesgaiztoak kontrola itzazu’ muntaiagatik. Honek garaikurra eta 250 euro eskuratu ziten. Beraiek atondutako proposamena zen, jatorrizkoa, oso ondo muntatu eta exekutatutakoa, sinkroniaz eta musikaren eskutik bat. Horrez gain, sua, irina eta danborrak erabili zituzten. Gaueko ezustekoa izan zen.

Hirugarren saria ‘Izukaitzak’ taldeari eman zion gazte eibartarrez osatutako epaimahaiak. Hauek ‘Toy Story’ marrazki bizidunen filmean oinarriturik zegoen eta oso ondo atonduta. Erritmoa zuen, soltura eta mugimendua uztartuz, protagonistaren altxaera eta hegaldia eta guzti. Makillajea eta jantziak ahaztu gabe. Saria garaikurra eta 150 euro.

Play-back lehiaketak agerian utzi du maila altua dagoela herrian, originaltasuna eta kalitatea ezaugarri izan baitziren kasurik gehienetan, azken ediziotan ohiko dugunez. Dena lantzen da eta asko; atrezzoa eta dekoratuetatik hasi eta azken ezaugarrira artean. Apatzekoak ere, Jim Carrei aktoreak protagonizaturiko ‘La Maskararen proposamena eta aterki zuriekin emanaldia hasi zuen taldea. Baita ere, Axolagabekoak, Nagia koadrilakoak edota, Jubilatuen etxeko ‘Los/as Marchosos/as’ aitona eta amonak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu