Txupinazoak hasiera ofiziala emango die bihar herriko jai nagusiei

23.07.13
Kultura eta Gazteria

Bihar arratsaldean botako den txapliguak herriko jai nagusiei hasiera emango die ofizialki. Txapliguak hiru eguneko eta atseden eta neurririk gabeko jaiari hasiera emango dio. Txapligua arratsaldeko zazpietan botako da Orbe Kardinalaren plazatik. Zertxobait lehenago herriko alkateordea Lorena López Garcíak bertaratutako guztiak agurtu eta jai zoriontsuak pasatzeko esango die.

Aitor Hernández eta Iker Elustondo izango dira txupineroak 2013ko jaietan. Lehenengoa Espainiako 2013ko ziklo-kroseko txapelduna da, EEBBtan jokatu den Mundu Txapelketan ere parte hartu duena, ikaragarrizko denboraldi aparta egin ostean. Bigarrena ere, txapelduna dugu, kasu honetan kantuan zoragarri aritzen den artista handia, aurtengo Euskal Kantu txapelketa eskuratu duena. Biak ermuarrak ditugu eta herriko jai nagusiak ireki aurretik omenduak izango dira. Jarraian, elkarrekin suziria botako dute, jarraian biziko ditugu 77 ordu jaiari hasiera emanez.

Imagen de una de las escenas del video Imagen de una de las escenas del video

Suziri edo txupina zortzi egun barru botako da, Santiago Apostoluaren ohorez biziko ditugun herriko jai nagusiak zabalduz. Hain zuzen ere, uztailaren 24ko asteazkenaren arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazatik ohikoa dugunez. Herrian ditugun eta kirol nahiz kultura alorretan gailendu diren ermuarrak omendu eta lortutakoa aintzat hartzeko ekimena 2011. urtean hasi zen, lehenengoa Ander Gayoso futbol jokalaria izan zelarik aitzindaria. Iaz lekukoa hartu zuen Santiago Fuerte korrikalari beteranoak eta, aurten Aitor Hernandezi eta Iker Elustondori egokitu zaie.

Kalejiraren ibilbidea ondorengo hau izango da: Orbe Kardinalaren plaza, Valdespina Markesa, Goienkale, Zubiaurre, Sexto Centenario, merkatu plazatik eta San Pelaio kaletik, Mallabirako bidean dugun errotondara bitartean, Zeharkalea, Valdespina Markesa eta berri ere plazara.

Gaueko 22:00etan hainbat kontzertu hasiko dira Valdespina Markesaren parkean. Parte hartuko duten taldeak honakoak dira:

  • Ficus Txalapartariak
  • Dientes de luna
  • The Nekrobabies
  • Mala fortuna
  • Quoadar

Gaueko hamaiketan, herriko plazan, lehenengo dantzaldiari emango zaio hasiera. Dantzaldian ‘Pasarela’ orkestrak joko du.

Jarraian, iazko txupinazoaren bideoarekin utziko dugu giroa hartzen hasteko.

Imagen de una de las escenas del video

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan