Udako kaleko zine-zikloa gaur gauean hasiko da 'Un amigo para Frank' filmarekin
Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira. Emanaldiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira, gaueko hamarretatik aurrera, ateri badago. Euria egiten duen egunetan, emanaldiak elizako arkupeetara eramango dira. Gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako parada eskaintzen digute, abuztuan edozein arrazoi dela medio Ermuan gauden guztiontzat.
Gaur gauean, ''Un amigo para Frank'' tituluko filma iparramerikarra proiektatuko da. Filma 2012. urtekoa da eta hainbat generotan sailkatu ahal da: zientzia-fikzioa, komedia eta drama. Filma honek azken Sitges zinemaldian publikoaren saria irabazi du. Filma honen zuzendaria Jake Schreier da.
Sinopsia
Gero eta gertuago dagoen etorkizunean, gizaki-bizian roboten integrazioari esker androide programatzaileak sortuko dira pertsona zaharrak zaintzeko. Hunter eta Madisonek beren aitarentzat (Frank) konponbide hau aurkitzen dute gero eta gehiago oroimena galtzen hasi delako.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu