Gaur gauean, aire zabaleko zinemaren zikloak 'Las aventuras de Tadeo Jones' filma eskainiko du

07.08.13
Kultura eta Gazteria

Hile honen aire zabaleko zinemaren zikloak eskainiko duen bigarren filma da. “Las aventuras de Tadeo Jones” filmaren zuzendaria Enrique Gato espainarra da. Pelikula honen generoak animazioa, komedia eta abenturak dira. Filmak publikoaren onarpen zabala izan du eta Goya Sarien azken edizioan 3 estatuatxo lortu zituen. Filma betiko lekuan proiektatuko da, hau da Orbe Kardinalaren plazan, eguraldi txarra egin ezean lehenengo proiekzioarekin gertatu zen bezala eta kasu honetan Santiago Apostol elizako arkupeetan eskainiko da, gaueko hamarretatik aurrera.

Sinopsia

Tadeo Jones-ek txikitatik egiten zuen amets Indiana Jones izatearekin. Behin, arkeologo ezagun batekin nahasi eta Perura bidaliko dute. Bertan, abentura asko biziko ditu eta maiteminduko den irakaslearen laguntzaz, Inken hiri galdua salbatzen saiatuko da. Bere txakurra Jeff-ek eta loro mutu batek ere lagunduko diote.

Imagen de una de las escenas del video

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu