Amodiozko filma ikusgai izango gaueko zine emanaldian

19.08.13
Kultura eta Gazteria

Amodiozko filma ikusgai izango da gaur, aste honetako lehenengo kaleko zine emanaldian. Proiekzioa Santiago Apóstol elizako arkupeetan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Gaurko filmaren titulua ‘El arte de pasar de todo’ da. Filma Gavin Wiesenek zuzendutakoa da, iparamerikarra eta 2011koa. Luzemetraiak 80 minutu irauten ditu eta parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, Freddie Highmore, Emma Roberts, Michael Angarano, Elizabeth Reaser, Sam Roboards, Alicia Silverstone, Blair Underwood, Rita Wilson, Jariath Conroy, Sophie Curtis, Ann Dowd, Marcus Carl Franklin, Ann Harada, Dan Leonard eta Maya Ri Sánchez. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.

Sinopsia

George (Freddie Highmore) oso nerabe azkarra da baina aldi berean bakarti eta eszeptikoa. Georgeri Sally orain dela denbora handia asko gustatzen zitzaion eta berari ezagutzean adiskidetasunezko erlazioa hasiko da eta bere jarrera aldatuko du.

Bideoaren irudiren bat

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu