Aguila Roja plazako pantaila handian ikusteko parada izango dugu gaur

26.08.13
Kultura eta Gazteria

Zeru zabaleko zinearen zikloa aste honetan bukatuko da. Bi filma ikusi ahal izango ditugu, bata gaur eta bestea asteazkenean. Filma oso ospetsu -telebistako bertsioa izan delako- ‘Águila Roja’ titulukoaren bertsioa pantaila handian proposatzen zaigu gaur gauerako. Produkzio nazionala da eta ehun eta hogeita bi minutu irauten ditu. Zuzendaria José Ramón Ayerra da. Filmean, besteak beste, David Janer, Javier Gutiérrez, Inma Cuesta, Martina Klein, Francis Lorenzo, Pepa Aniorte, Antonio Molero, Xabier Elorriaga, William Miller, Stany Coppet, Roberto Álamo, Mariano Peña, José Ángel Egido, Guillermo Campra, Alex Navarro, Patrick Criado eta Giselle Calderón aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa herriko plazan emango da, gaueko hamarretatik aurrera.

Sinopsia

Pantaila handira eraman den telebistako saila ospetsuaren egokitzapena da. Akzioa kongresua egiten ari den hiribilduan hasten da, bertan estatu garrantzitsuenek daude bilduta: Frantzia, Britania Handia, Portugal eta Estatu Pontifizeak. Bilera egitea pentsatu dute espainiarren eta lusitaniarren arteko tirabirak baretzeko aitzakiarekin, nahiz eta azken helburua Espainiako Erresuma menpean hartzea izan arren. Konplotaren muinean Santillanako Markesa dago eta arrakasta ziurtatu asmoz kosako bortitz bat kontratatzen dute ‘Aguila Roja’ pertsonaiarekin akabatu dezan. Aguila Rojo garaile aterako bada ere, Alonso semea zaurituta izango da. Horren ondorioz, aitak justiziaren alde egiteari uko egingo dio eta Erregea eta erresuma traidoreen esku geratuko dira.

Asteazkenean, azken titulua ikusi ahal izango dugu: ‘Madagascar 3’, ordu eta leku berean.

Bideoaren irudiren bat

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan