Iraila hastearekin batera kultur jarduerak berreskuratuko ditugu Ermuan
Iraila jardueraz lepo dator, kultur agendak iragartzen digunez. Hilabetea indartsu hasiko dugu eta horrela mantenduko datozen lau asteetan zehar. Oporren bueltan iraila hastearekin bat beren jarduerei ekingo diote Lobianok, Antzokiak eta baita herriko elkarteek ere. Datozen hogeita hamar egunetan jarduera ugari izanen da gure herrian.
Ermua Antzokian zine emanaldiak berreskuratuko dira lehenengo astetik. Hori horrela, zine-klubeko, haurrentzako nahiz zine komertzialeko proiekzioak izango ditugu. Zine-klubean lau titulu programatu dira, ondorengoak hain zuzen ere: “7 cajas”, “La bicicleta verde”; “La mejor oferta” eta “El vendedor”. Eta horiez gain, estreinako filma komertzialak eta umeentzakoak ere ikusi ahal izango dugu. Titulu eta ordutegien berri zehatzaren berri izateko, ikus agenda.
Elkarte eta kolektiboek indarberriturik datozkigu. Extremadura eta Gaztela-Leoneko Zentroek beraien urteroko kultur astea ospatuko dituzte hastear gauden hilabetean. Eta Zentro galiziarrak enpanadaren eguna gauzatuko du, irailaren 21ean.
Horrez guztiaz gain, Folkez Blai lehiaketa eta antzerki emanaldiez gozatzeko aukera izanen dugu. Antzerki emanaldiak ere berreskuratuko ditugu irailean. Hileko azken ostiralean -27an- “ni para ti, ni para mí” antzezlana ikusi ahal izango baitugu Belinda Washington eta Miriam Díaz-Aroca antzezle eta aurkezle ospetsuekin. Sarrerak 12 euro balio du. Irailean udan jarraitzen dugunez, kaleak ez du bere garrantzia galduko, Folkez Blai nahiz Ermua kantuan ekimenak zeru zabalean gozatu ahal izango baititugu.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan