Folkez Blai lehiaketaren VIII. edizioa hastear

11.09.13
Kultura eta Gazteria

Finalerako sailkatu diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari 1.500 euroren saria emango zaio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Edizioari bihar emango zaio hasiera, herriko ‘Fouraleda’ gaita taldeak girotuko duen poteoarekin. Musika taldeen emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira.

Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean Bizkaitik bertatik etorriko zaigun ‘Korrontzi’ taldeak emango duena izango da. Korrontzi naturaltasunez hazi den proiektua da, Agustín Barandiarán eta Mikel Romerok akordieoi, gitarra eta mandolinarentzat prestatutako konposizioetatik. Hortik abiatuta boskotea eratu dute, jatorrizko idei eta asmoa mamitzeko. Bere lehen disko konpaktuan ‘korrontzik’ euskaldun akordeoi jole zaharrak omendu nahi izan ditu, trikitilari haien erritmoetan oinarriturik, musika fresko eginez gaur-gaurko ikuspuntutik.

Gobidaturiko taldeak: Fouraleda, Irulitxa eta Seafoid ermuarrak, eta MLomp (Senegal), Tazzuff –2012ko irabazlea- eta Korrontzi

Finalean sartu direnak ondokoak dira: Iparfolk (Nafarroa); The Fatty Farmers (Toledo); Amshar (Bartzelona), Boc (Mallorca), Mosquera Celtic Band (Toledo) eta Martina quiere bailar (Madril). Zerrendatutakoetatik lehenengo biak irailaren 13an joko dute, iazko irabazle eta ‘Tazzuff’ taldearekin batera. Jarraiko biak biharamunean, larunbatean joko dute, ‘Korrontzi’ talde gonbidatuarekin batera.

Azkenik, geratzen diren biak igandean, hain zuzen ere. Igande eguerdian musika eta kalejira uztartzen dituen taldearen emanaldia ikusi ahal izango kaleetan zehar, M. Lomp taldearekin. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Argibide gehiago, ikus programa beheko informazio gehiago lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu