Mallorcara eraman du Boc taldeak, VIII. Folkez Blai edizioaren sari nagusia

16.09.13
Kultura eta Gazteria

Folk taldeentzako Ermuko "Folkezblai" izenekoa lehiaketaren zortzigarren edizioa irabazi du Mallorcako Boc taldeak. Mallorkarrek 3.000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Irabazleek ez zuten saria jaso, irlarantz eguerdian atera baitziren Bartzelonara joan eta itsasontsiz. Hori horrela, ez dira agertzen lerro hauekin batera uzten dizuegun argazki sortan. Mallorcakoek datorren urtean bueltatuko dira eta Getxo Folk-en ere joko dute. Sailkapeneko bigarren postua Martina quiere bailar izeneko talde Madrildarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jaso duen.

Aurtengoan lehiaketara 37 talde aurkeztu dira, finalerako aipatu seiak pasa direlarik. Guztiek oso musika eta maila ona erakutsi dutelarik. Saria jaso duten taldeez gain, finalera Amshar katalaniarrak, Iparfolk Nafarrakoak eta The Fatty Farmers eta Mosquera Celtic Band Toledokoak sartu dira.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Euskal Herriko Korrontzi taldeak errezitaldia eskaini zuen.

Iazko irabazlea Tazzuff, Seafoid, M,Lomp eta Irulitxa taldeek ere lehiaketatik at jo dute asteburuan zehar.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" VIII.lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako bederatzigarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu