Urteko azken tailerretan izena emateko epea zabaldu du Lobianok
Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Izen emateak gaur hasi dira eta dauden plazak bete artean edo urriaren 4ra bitartean zabalik mantenduko.
Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek direnentzat.
Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren bi tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak urritik abendura bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.
Programatutako tailerren zehetasunak:
- Astelehena: urriaren 14an hasi eta abenduaren 8an bukatuko den eskulan tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Horretan apaingarriak nola egin landuko dira. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat 18 euro.
- Asteazkena: urriaren 16tik abneduaren 11ra bitartean 18 orduz. Eskulanari buruzko tailerra egingo da, scrapbooking –objektuak dekoratu eta nahi erara pertsonalizatzeko-teknika ikasteko. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat 18 euro.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan