‘Plataforma 1.67’ taldeak zuzenean jo eta grabazio egingo du Lobianon

26.09.13
Kultura eta Gazteria

‘Plataforma 1.67’ taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du Lobianon larunbat iluntzeko zortzietatik aurrera. Taldea boskotea da eta Nélida Ranero (ahotsa), Fran Fuentes (bateria), Benja M. (gitarrak) eta Alberto Rodríguez (baxua) eta Iñaki Iglesias (gitarra eta ahotsa). Kontzertua bere xarma du eta hainbat osagai ditu are erakargarriago egiten dutena, ermuar biren aurrerapena ikusteak, kantari eta taldeko sustatzaile Nelida Raneroren ahots gozoa, hainbat konposizio propio eskainiko dituena, zuzeneko emanaldi hori grabatu egingo dela ahantzi gabe, material hori beraien lehenengo disko konpakturako erabiliko delarik. Laburbilduz, kontutan hartzeko moduko aukera interesgarria. Sarrerak 5 euro balio dute eta, jada, aldez aurretik eros daitezke Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean eta Lobianoko sarreran, emanaldi hasi artean.

Taldea Bilbon eratu zen 2011. urtean. Plataforma 1.67 taldea XX. mendeko musika-ondare ikaragarrian murgildutako musika-proiektuen eredu da. Eklektikoak, ondo dokumentatuak eta jotzen duten pieza guztietan ausartak, kontserbatorioko musikariak eta duela ehun urte kotoi-sailetan musika egiten zuten bluesman-en arteko erdigune matematikoan kokatzen dira. Melodia atseginak eta letra zainduak dituzte, horien jatorria Nelida kantari bakarlaria izanik. Plataforma 1.67 taldearen zuzena harridura pizten du, soinua kalitatezkoa da eta beraiek umilak eta hurbilekoak. Laburbilduz, ahots goxoa, gitarra akustikoak, banda indartsua eta eszenaratze txukuna, akustikoki ona den Lobiano Kulturguneako aretoan.

Musika-banda batzuek beraien generoa asmatu dute. Beste batzuek genero bakar bati lotzen zakizkiote. 2013an behar bada zaila da zerbait berria asmatzea, zerbait berria eta duina gainera... Horregatik Plataforma 1.67 askotariko estiloei atxiki zaizkie, kronologiko eta geografikoki ezberdinak eta aldenduak elkarrekiko. Horrez gain, Iñaki Iglesias eta Alberto Rodríguez ermuarrak taldeko kide ditugu. Lan ona egiten eta ikusleei atsegiteko lan egingo dute.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan