Lanbide Heziketako Ikastegiko ikasleriaren familiekin topaketa
Ermua eta Mallabiko Lanbide Heziketako Ikastegia 2013-14 ikasturtean ikasle direnen familiekin biltzeko programari hasiera emango dio aste honetan bertan. Topaketa edo bilera horiek hausnarketarako eta parte hartzeko gunea izan nahi dute, familien eta hezkuntza erkidego edo irakasleriaren artean.
Bilerak ikastetxeko gizarte integratzaileak dinamizatuko du. Ikasturte honetarako aurreikusita dauden hiruetatik lehena aste honetako ostiralean egingo da –urriaren 11n, arratsaldeko 5 eta erdietan, ikastetxean bertan-. Bilera horien ezaugarri dira parte hartzaile eta dinamikotasuna. Aldiz, jorratuko diren gaiak, nerabe do adoleszenteei orotariko arreta eskaintzearen ingurukoak izango. Guztiak oso interesgarriak.
Ermua eta Mallabiko Lanbide Heziketarako Ikastegian horrelako bilera eta topaketak egiten dituzte duela bost urtetik, ikastetxeak eskaintzen duen heziketa eta gizarteratze proiektuaren barne. Bilerak harrera oso ona izanen dute eta gurasoen gustukoak direnez gero, ikastetxeko zuzendaritzak mantentzeko ahalegina eginen du, hezkuntza proiektuan parte hartzeko bide baliagarria delakoan.
Lotutako albisteak
Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren