Eibartar batek irabazi du ‘2013ko Oporrak’ argazki lehiaketa

29.10.13
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2013ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioan saria nagusia eibarrera joan da. Garailea, Luis López argazkilaria izan da. Honek Guggenheim Museoaren kanpoan dagoen armiarma erraldoia oinarri harturik ‘Inbasioa’ tituluko argazki batekin gailendu da, epaimahaiak emandako puntuetatik gehienak lortu eta gero. Bertan, Louise Bourgeois eskultura zatia azpitik eta La Salveko zubiaren zati koloretsua ikusten dira zeru urdina nagusi direlarik. Irabazleak, sari gisa 400 euro eskudirutan jasoko du.

Herriko artista onenaren atalean, saria Javier Pérezi egokitu zaio, berea izan baita herrikoen artean sailkapenean puntu gehien lortu duena. Honek bidalitako argazkietatik, ‘Gotorlekua’ izenburukoa eta Mahon herrian (Menorkan) ateratako bat aukeratu da, bertan irakurtzen dagoen neskatila bat ikusten da, gerizpean dauden bobedako arkupe zenbaiten amaieran aintzinako kanoia duelarik. Ermuar honek ere sari gisa 400 euro eskudirutan hartuko du.

Lehiaketara 25 argazki aurkeztu dira, besteak beste, Kania, Tenerife, Menorka, Bilbon eta abar igarotako oporren adierazgarri. Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, gure udalaren laguntza eta babesarekin. Lehiaketara aurkeztutako irudiekin erakusketa antolatuko da, zeina Lobianon ikusgai jarriko den azaroaren 4tik 10era bitartean. Erakusketak sarrera librea izango du eta hori astelehenetik igandera bisitatu ahal izango da, arratsaldeko seietatik zortzietara bitarteko ohiko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan