2013ko San Martin azakoari argazki bidezko errepasoa

11.11.13
Kultura eta Gazteria

2013ko San Martin eguna jada gure oroitzapenean dugu. Jendetza izugarria bildu zen Ermuan beste behin ere. Jende asko bildu eta egon zen herrian, eguerdian euria botatzen hasi bazuen ere. Euskal Birusa elkarte antolatzaileak bete betean asmatu du formatuarekin eta, harro egon daiteke. Hogeita lau urteren bueltan, azoka indarra galdu ez ezik gero eta indartsuago baitago. Gazteek oso gustura hurbiltzen dira elkarlanera, beraz jarraipena ziurtatuta dago.

Egitarauan jasotako jarduerak primeran atera zen. Jendetza eta giroa demasekoak izan ziren egun osoan zehar, martxari eutsiz goizetik hasi eta gauera bitartean. Jendeak ez zuen eguna amaitzeri nahi ez eta erretiratzerik nahi. Sagardo eta txakolin litro asko edan ziren; baita ere erretako saihets pintxo eta talo mordoa jan ere. Txikuri eta txosnek ezin hobeto bete zuten beren zeregina. Bazter guztietan izan zen giro alaia.

Artisauen produktuak primeran kokatuta izan ziren Santiago plazatxoan, eroso ikusi eta erosteko moduan. Edizio honetan bosgarren urtez artaldearen jaitsiera eta igoera ikusi ahal izan genuen. Baldespina parkera bildutako etxeko abereen erakusketa izan ziren, ume gazte nahi pertsona helduen gozamena eragin zuelarik. Txerri-ama eta txerritxo tixkiek ikusleen samina piztu zuten. San Martineko plazan, gazteen giroa izan zen nagusi, ‘Kulki’ taldearen jolasekin eta herriko ikastetxetako salmenta postuekin.

Plaza eta Probalekuko postuetan gure baserrietako produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Erakusleiho lehiaketan sariturik izan dira Alboka Musika Eskola eta mari Asun Loradenda.

Bi hitzetan esanda, Ermuak egun berezietako giro aparta bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen dugun ermuarrok, elkartu eta kalean gozatzeko.

Lehiaketan saritutakoen zerrenda:

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena