Ermuak bat egin du eta Bizkaiko Kultur Txartela proiektuarekin, kultur produktuen kontsumoa areagotzeko

17.12.13
Kultura eta Gazteria

Ermuko udal kultura sailak bat egin du eta Bizkaiko Kultur Txartela proiektuarekin, horri itsatsiz. Txartel horren bidez erabiltzaileok Ermua Antzoki aretoan proiektatuko diren zine eta gauzatuko diren zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak edo bonoak erosi ahal izango ditugu deskontuekin.

Txartelaren bidez hobari eta deskontuak izango ditugu Ermua Antzokiak nahiz Lobaino Kultur Gunean prestatuta dauden emanaldietarako sarreretan. Udal Kultura sailak antolatu dituen gainontzekoetarako ez du balioko. ‘Bizkaiko Kultur Txartela’ Aldundiko Kultura sailaren ekimena da, kultur produktuen kontsumoa bultzatzea helburu duena, horren euskarria edozein izanik ere.

Horretarako, hiru mota izango ditu Bizkaiko Kultur Txartelak, baina guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute: A motako Bizkaiko Kultur Txartelak: 32 euroko prezioa izango du, eta erderazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da (B edo D motetako Bizkaiko Kultur Txartelekin eros daitezkeen produktu eta zerbitzuak izan ezik). Liburua: testu-liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak izan ezik. Musika: edozein euskarritan (CDa, biniloa, DVDa...). Zinema: DVDa eta beste euskarri batzuk.

B motako Bizkaiko Kultur Txartelak , 28 euroko prezioa izango du, eta erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da. D motako Bizkaiko Kultur Txartelak, 24 euroko prezioa izango du, eta euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) erabili ahal izango da. Txartelak atxotik –abenduaren 16tik salgai daude 31ra bitartean. Txartelak BBK erakundeak Bizkaian dituen orotarako kutxazainetan eros ditzakegu. Eta, azkenik, horiek erabili 2013ko abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan