Gabonetako Haur Parkea zabalik eta jendez goraino

27.12.13
Kultura eta Gazteria

Herriko haur eta gazteek Gabonetako parkeaz gozatzen ari dira atzotik. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarrita egongo da urtarrilaren 4ra bitartean. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Aurreko urteetan bezala atrakzio asko daude eta, besteak beste, ondorengoak ekarriko dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, bideo kontsolak, eta eskulanak egiteko tailerrak. Ermuko Gabonetako haur parkea aurrera ateratzeko Gurutze Gorriko eta ‘Antxitxiketak’ begirale taldeko monitoreak izango dira laguntzen. Parkea goizez hamaiketatik eguerdiko ordu batera eta arratsaldez lauetatik zortzietara bitartean dago zabalik.

Gabonetako kanpainaren barne ere, haurrek hainbat ikuskizun ikusi ahal izango dituzte. Gabon gauean, Olentzero txiki atera zen kalejiran, Anaitasuna ikastolaren laguntzaz. Atzokoan, Poxpolo eta konpainia pailazoek emanaldia eskaini zuten ‘Hiru txerritxoak’ titulatutako antzerki saioa. Bihar abenduaren, 28an Borobil Antzerkiak’ ‘Ali Baba eta 40 lapurrak’ muntaia aurkeztuko du. Ikuskizun Antzokian egingo da, arratsaldeko bostetatik aurrera. Urtearen azken egunean, 31n alegia, txindurri dantza eta txistu taldeak harrera egingo dio Olentzerori, ondoren kalejira egiteko. Azkenik, urtarrilaren 5ean, Erregen Magoen bezperan. Urteroko legez, kabalgata aterako da herriko kaleetan barrena, kultur zentroen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu