Jostailuak bilduko dira kontzertu solidario baten bidez

02.01.14
Kultura eta Gazteria

''Orihen'' eta ''Guerrero Estelar'' rock taldeek kontzertua emango dute larunbatean gauean, Ermuko San Pelaio parkean. Emanaldia gaueko hamarrak eta erdietan hasiko da. Kontzertu solidarioaren bidez jostailuak biltzea nahi da Gabonetan haur guztiek jostailuaren batekin goza ahal izateko. Beraz, kontzertuaren sarrera jostailu bat egoera onean izango da. Emanaldia Beti Txarto elkarteak antolatu du, Cruz Roja Eibar-Ermua elkartearen bidez.